XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NOR GEHIAGOKA Ardandegi bateko mahai baten alde batetik pedreñatar bat eta bestetik hondarribitar bat egokitu ziren Donostiako hirizaharrean estropada bezpera batean.Ardoz epeldu xamarrak zeuden eta han ari ziren euren herriaren eta estropalarien alde nor-gehiagoka eta kontrarioa nondik eta nola hobeto zapalduko.
Gizonak, ordea, eginetik behar dik, ez mihingainetik.
Inondik ere gizon ba`haiz jokoratu hadi.
Hik egindako berriketa guztiak egiak balira, lepoa ere jarriko huke aiztopean.
Baina neronek baino hobeto jakin-dakik hitz bateko bi gezur esanda hagoena.